Datorren urteko Ibilaldia 2019 Lekeition ospatuko da
Haratzago lelopean, Lekeition ospatuko da 2019ko Ibilaldia, maiatzaren 19an. Atzo [maiatzak 27] Santurtzin egin zen aurtengo Ibilaldiko ordezkarien eskutik hartu zuen lekukoa Azkue Ikastolak eta datorren urterako aukeratu duten marka aurkeztu zuten. Ekitaldian egon ziren Marijo Artola eta Jose de la Torre Azkue Ikastolako zuzendariak, Ainara Ikaran lehendakaria eta ikastolako guraso eta irakasleak bai eta Lekeitioko Udaleko alkatea Koldo Goitia eta Mertxe Arrizubieta eta Josu Itza zinegotziak ere.