Hurrengo igandean, martxoak 8, Emakume Langilearen Nazioarteko Eguna ospatzen dugu. Baita Trinkete Hostel-en ere.
Egun hauetan, Lekeitioko Udalak gogoratu nahi digu iaz emakumeen aurkako indarkeriaren 19 kasuren berri eman zutela Osakidetzak, Ertzaintzak, Arreta Psikologikoak eta Arreta Juridikoak. Horien artean gainera, adin txikiko 3 neska izan zirela. Arazoaren larritasuna agerian geratzen da kontutan hartzen baldin badugu salatzen ez diren hainbat kasu daudela.
Hori gogoratzeko Lekeitioko Udalak, Traola Produkzioen laguntzarekin, bideo hau prestatu du. Lagundu hau berriz gerta ez dadin!
Ildo horretan, Emakume Langilearen Nazioarteko Eguna gogoratzeko, gure empresan atera dugu Spotify abesti zerrenda bat, emakumezkoaren ahotsa eta aldarrikapenak azaleratzeko. Hemen dituzue gure zerrenda.
Sintonizatu Onda feminista!