Hostela

Trinkete Hostela Lekeition

R

TARIFAS & RESERVAS

Helduera data
Irteera data
Pertsonak

Trinkete Hostel-ek (Trinkete Etxea) eremu eta ekipamendu ezin hobea eskaintzen du elkarteentzako, ikastetxeentzako, lagun taldeentzako, familientzako…, itsasotik pauso batera dago eta hondartzatik eta Lekeitioko erdigunetik 10 minutu eskasera.

Hona hemen gure bideo aurkezpena

54 pertsonari ostatua emateko gaitasuna dugu, banaka edo taldean, 2, 4, 5, 6 eta 7 plazatako 12 logelatan, bainugela partekatuekin (gizonentzat eta emakumeentzat bereizita) eta ohe osagarrien aukerarekin (eskaerapean).

Gainera, taberna-jatetxea du alboan, otorduak eta ekitaldiak antolatzeko ezin hobea. Eta eremuko erakundeekin dugun elkarlanaren bidez abentura-jardueren antolaketan eta bisitaldi kulturaletan espezializatuta, zuen egonaldia diseinatzen eta egonaldia esperientzia ezin hobea izan dadin lagunduko dizugu.

Hostelaren erregistro zenbakia: BBI00018

Erreserbak:  oro har, hosteletako erreserbak pertsonako izan ohi dira. Guk logela osatuak erreserbatzeko aukera eskaintzen dizugu, partekatu gabeak, kontsulta ezazu gure disponibilitatea eta tarifak hemen: 946 84 41 75. 

Telefono-arretarako eta harrerarako ordutegia:

  • Astelehenetik ostegunera: 9:30etik 14:00etara.
  • Ostiraletan 09:30etik 14:00etara, eta 17:00etatik 21:00etara.
  • Larunbatetan 10:00etik 13:30era, eta 17:30etik 20:30era.
  • Igandeetan 10:00etatik 13:30era. (uztaileko eta abuztuko arratsaldetan 17:30etik 20:30era.)

Mugikortasun murriztua duten pertsonentzako egokituta gaude.

Trinkete 2 solairutan banatutako eta mugikortasun murriztua duten pertsonei egokitutako Hostela da; izan ere, egokitutako logelak, bainugelak eta igogailua ditugu; gainera, oztopo arkitektoniko guztiak ezabatu ditugu.

Zure maskotak ongietorriak dira

Txakurrarekin datozen bezeroak ongietorriak dira logela batzuetan.

habitación familias trinkete hostel
exterior trinkete hostel
sala internet trinkete hostel
comedor trinkete hostel
terraza entrada trinkete hostel
sala reuniones trinkete hostel
desayuno trinkete hostel
bar restaurante trinkete hostel
terraza exterior trinkete hostel
sala televisión trinkete hostel
ascensor trinkete hostel
actividades grupos trinkete hostel

Trinkete Hostel-en gomendioak (langileok eskertuko dizuegu!)

  • Trinkete Hostel zure etxea da, zain ezazu.
  • Gogoan izan: ohean jan eta edaten baduzu, apur artean lo egin beharko duzu!
  • Ikusi al dituzu goiko terrazatik dauden ikuspegiak? Joan zaitez argazki bat atera eta toalla zintzilikatzera, berehala lehortuko zaizu!
  • Amaiari asko lagunduko zenioke zure oheko arropa lurrean utziko bazenu check out-a 12:00etan egin baino lehen.
  • Trinkete Hostel oporretako zure etxea da. Hosteletik ateratzean eta gauetan, egiaztatu ate nagusia giltzarekin itxita geratu dela eta ez itzazu galdu mesedez! (Galduz gero, 5 € ordaindu beharko dira)
  • Zerbitzuan langilerik ez dagoenean erabil dezakezun materiala duzu garbitegian, baina langileei zuzendutako arloetako edozein gauza behar baldin baduzu, eska ezazu harreran bezeroaren arretarako ordutegian. Gure helburua zure egonaldia ahalik eta atseginena izatea da.
  • Albokoek asko eskertuko dizute 23:00etatik aurrera ahots baxuan hitz egitea.
  • Guztion artean lortuko dugu Trinkete Hostel oporretako zure lekua izatea!
frontón trinkete lekeitio

Trinkete Hostel izenaren arrazoia

Gure hotelari atxikita Lekeitioko frontoia-Trinketea dagoelako. Trinketea alokatu egin daiteke, eta gainera, partidak gure tabernatik ikus daitezke.

“Trinketea lau pareta dituen frontoia da, 28,50 metroko luzerarekin. Ezkerreko paretan zehar, frontisetik errebotera, teilatutxoa dago inklinatuta. Teilatutxo horren azpian sarea dago. Frontisak eskuineko paretarekin bat egiten du plano inklinatuari esker”.

“Hauek dira frontoi mota honetan jokatzen diren espezialitateak: Esku huskakoa, Esku bikotekakoa, Larruzko paleta, Gomazko paleta, Xarea, eta Goma trinkozko paleta”.

Nor gara?

Trinkete Suspertuk kudeatzen du, EDE Fundazioak eta Suspergintzak sustatutako gizarteratze eta laneratze enpresaren bidez.

Kontratatzen ditugun pertsonekin, oinarrizko prestakuntzako, lan-prestakuntzako eta orientazioko jarduerak sustatzen ditugu, lana errazago lor dezaten.

Aldi baterako zailtasunak dituzten pertsonen laneratzea eta gure zerbitzu eta instalazioen kalitatea bateratu nahi ditugu.

Genero-indarkeriaren aurrean dugun kezkaren eta konpromisoaren baitan, Sexu Jazarpenaren eta Jazarpen Sexistaren Plan bat ezarri dugu duela gutxi.