Badator aurtengo Euskal Eskola Publikoaren Jaia.

Aurten, Lekeition ospatuko da Euskal Eskola Publikoaren Jaia eta euskal eskola publikoaren jaia web gunean argitaratutako Maiatzaren 18ko azken notiziek zera diote:

EITB-EHIGE LANKIDETZA HITZARMENA SINATU DUGU GAUR

Gaur, maiatzaren 18an, EITBrekin lankidetza hitzarmena berritu dugu. Hartara, aurten ere Euskal Eskola Publikoaren Jaiaren babesle izango da EiTB, eta Jaia bultzatuko du iragarkien bidez eta jaiaren berri emanez. Maite Iturbe EiTBren zuzendari nagusiak eta Ana Isabel Puente EHIGEko presidenteak berritu dute hitzarmena.

Hiru3 gunea ere izango da aurten Lekeition ekainaren 3an izango den Euskal Eskola Publikoaren jaian. Gorritxo pertsonaiarekin argazkiak ateratzeko eta Hiru3 klubeko kide egiteko aukera izango da. Pegatinak umei banatuko zaizkie, eta ‘3txulo’ saioko pertsonaien irudiekin txapa tailerra egin ahal izango dute.

Halaber, ‘3txulo’ saioko 2ttor (Iker Galartza) izango da Hiru3 gunean bertan, 13:00-14:00 bitartean, hurbiltzen direnekin egoteko, argazkiak atera, sinatu eta postal pertsonalizatuak banatu, eta, gainera, saioko kantu pare bat dantzatuko du han bertan.

Honez gain, web gunean bertan ekitaldi desberdiñen, abestiaren, bideokliparen, informazioa guztia jaso ahal izango duzu.

Ez galdu aukera Lekeitiora etortzeko!
ZAPRAN GAGOZ!
Laster arte!