Trinkete Hostel
Zerbitzuak eta Instalazioak
TARIFAS & RESERVAS
Trinkete Hosteleko zerbitzuak
Partekatutako bainugelak
Egokitutako hostela
Jatetxea
Bilera-aretoak
Kanpoko terrazak
Banakako armairuak
Harrera
Igogailua
Garbitegia/strong>
Kontsigna
Oheko arropa
Informazio turistikoa
Jangela
Doako wifia
Bizikletak gordetzekoa
Berogailua
Jarduerak
Taberna
Toalla-alokairua
Trinkete Etxea taberna
Gure taberna ezin hobea da: gosariak, ogitartekoak, pintxoak… zerbitzatzen ditu.
Eta hostelean dago!
Bertako mahaietatik trinketeko partidak ikus ditzakezu aurrez aurre, futbol-partidak telebistan edo zure taldearekin hitz egin dezakezu.
Gustatuko al litzaizuke Lekeition pintxo bat edo platertxo bat jatea? Informazioa/Información
Trinkete Hosteleko instalazioak
Harrera
Harreran “ia denetik” eska diezagukezu. Eremuko informazio turistikoa, jarduerak, autoa non aparkatu, aretoak erreserbatu, kirol-instalazioen erabilera kudeatu…
!Gustu handiz emango dizugu arreta!
Ordutegia:
- Astelehenetik ostegunera: 9:30etik 14:00etara.
- Ostiraletan 09:30etik 14:00etara, eta 17:00etatik 21:00etara.
- Larunbatetan 10:00etik 13:30era, eta 17:30etik 20:30era.
- Igandeetan 10:00etatik 13:30era. (uztaileko eta abuztuko arratsaldetan 17:30etik 20:30era.)
Jangela
Jangelan, gure gosariaz goza dezakezu 9:00etatik 10:00etara. Era berean, zure janaria ere ekar dezakezu, mikrouhin-labean berotu edo zure eskura izango duzun hozkailuan gorde ahal izango duzu.
Zure familiarekin edo taldearekin bazkari edo afariren bat antolatu nahi al duzu? Zerbitzu hori eskainiko dizugu, zure beharretara eta aurrekontura egokitutako menuarekin.
Eta eguna kanpoan pasatu nahi baldin baduzu, Urdaibain, Bilbon… piknik ezin hobea prestatuko dizugu janaria prest izan dezazun eta arnasa hartzeko ere gelditu ez zaitezen. Goazen! Asko gelditzen zaizu oraindik ikusteko!
Internet Aretoa
Doako wifia dugu hostelean. Baina pentsatu dugu ordenagailu bat behar izan dezakezula, eta hori arazo izan ez dadin ahalegindu gara.
Konektatu eta gozatu!
TB aretoa
Telebista-areto bat dugu egunen batean ateratzeko gogorik ez baldin baduzu edo albisteak ikusi nahi baldin badituzu.
Gainera, areto hori txikienentzako jolas-eremu ere bihur daiteke.
Jarduera Aretoa
Askotan, zaila izaten da zure taldearekin jarduera egin ahal izateko eremu bat lortzea. Hori konponduta dago!
Erreserbatu aretoa harreran, hori nahikoa da. Hostelean ostatua hartuta egoteagatik bakarrik, aretoa zuren eskura izango duzue (disponibilitatearen arabera).
Terrazak
Eguzkia hartu, hitz egin, lagun berriak egin, irakurri, zerbait hartu, Lekeition zehar zure paseoaren edo irteeren plangintza egin, musika entzun…
Erabilera anitzeko gure terrazetan hori guztia eta askoz ere gehiago egin dezakezu! Ezin dizugu guztia kontatu!
Kirol Instalazioak
Trinkete Hostelek kudeatzen du udal kirol-instalazioen harrera. Gurekin kontsulta dezakezu horien disponibilitatea zure beharren arabera; padel-pista aloka dezakezu, udal kiroldegirako sarbidea kudeatu, igerilekuko kale bat erreserbatu…
Trinketea
Igerileku Estalia
Padeleko pista
Udal Kiroldegia
Kanpoko pilotalekua
Lekeition non aparkatu
Urtean zehar erraza da Lekeition gure Hostelaren alboko kaleetan aparkatzea, baina udako hilabeteetan eta herriko jaietan nahiko zaila izan ohi da Hostelaren alboan leku bat topatzea.
Ekainaren 28tik irailaren 10era (gutxi gorabehera), 14:30etik 21:30era, doako parking publikoak erabiltzea gomendatzen dizugu (harreran emango dizugu informazioa, iristean); izan ere, ezarritako araudiaren arabera, Hostelaren inguruko kaleetan bizi diren egoiliarrek bakarrik aparka dezakete bertan. Hala eta guztiz ere, autoa gure harrerara gerturatu eta ekipajea bertan utz dezakezu aparkatzeko lekua bilatu aurretik.
Trinkete Hostel
Hostelari buruzko informazioa nahi baldin baduzu.
Logelak
Ezagut itzazu hosteleko logelak.