Lekeitiora nola iritsi
Non dago Trinkete Hostel?
TARIFS & RÉSERVATIONS
Trinkete Hostel Lekeition (Bizkaia) dago, Eusebio Maria Azkue kalean, 5. zenbakian
GPS kokapena: N 43º 22’ 1.1” O 2º 30’ 17.8”
Trinkete Hostel Lekeition dago, marinelen tradizio handiko herria, bisitatzea merezi duena. Bertan, hauek topa ditzakegu: arrantza-portu polita, hondartzak, alde zaharreko kale estuak, tabernak eta pintxo aukera zabala eskaintzen duten jatetxeak, Lea ibaiaren ibai-ahoa, San Nikolas uhartea, Santa Katalinako itsasargia, bertan dagoen nabigazio-teknologien Interpretazio Zentroarekin, paseo luzeak itsasoaren alboan eta abar luze bat.
Euskal kostaldean kokatuta, Bilbo eta Donostia arteko bide erdia oso leku egokia da aisialdiaz, naturaz eta euskal gastronomiaz gozatzeko. Interes turistikoko eta kulturaleko herrietatik oso gertu gaude: Urdaibaiko erreserba, Gernika, Santimamiñeko kobak, Omako basoa… (zer ikusi Lekeition eta inguruetan)

Autoz nola iritsi
Bilbotik
70 km.
ordubete (gutxi gorabehera)
Donostiatik
72 km.
ordubete (gutxi gorabehera)

Autobusez nola iritsi
Bilbotik
Bizkaibus: Bilbao-Lekeitio linea (A3512) (Autobidea)
1h 30 min.
Donostiatik
Lurraldebus: Lekeitio-Donostia linea (DB03)
1 h. 30 min.
Trinkete Hostelera iristeko moduari buruzko zalantzarik izango bazenu, gurekin jar zintezke harremanetan.