Trinkete Hostel Lekeition (Bizkaia)
Ezin hobea elkarteentzat, ikastetxeentzat, lagun-taldeentzat, familientzat…
PREZIOAK & ERRESERBAK
Trinkete Hostela
Trinkete Hostel-ek (Trinkete Etxea) eremu eta ekipamendu ezin hobea eskaintzen du elkarteentzat, ikastetxeentzat, lagun taldeentzat, familientzat… itsasotik pauso batera dago eta hondartzatik eta Lekeitioko erdigunetik 10 minutu eskasera.
54 pertsonari ostatua emateko gaitasuna dugu, banaka edo taldean, 2, 4, 5, 6 eta 7 plazatako 12 logelatan, bainugela partekatuekin (gizonentzat eta emakumeentzat bereizita) eta ohe osagarrien aukerarekin (eskaerapean).
Mugikortasun murriztua duten pertsonentzako egokituta gaude.
Trinkete 2 solairutan banatutako eta mugikortasun murriztua duten pertsonei egokitutako Hostela da; izan ere, egokitutako logelak, bainugelak eta igogailua ditugu; gainera, oztopo arkitektoniko guztiak ezabatu ditugu.

Hosteleko logelak
Gure logela guztietako leihoek kanpoaldera ematen dute. Berogailua, armairua eta oheko arropa dute eta gosaria prezioan sartuta dago. Wifia doan eta baita gure instalazio eta zerbitzu guztietarako sarbidea ere.
Zerbitzuak eta Instalazioak
Gure Hostelak zerbitzu hauek eskaintzen dizkizu: doako wifia, bazkariak eta afariak, toallen alokairua, kontsigna, informazio turistikoa….
Baita instalazio hauek ere: taberna-jatetxea, jangela, interneteko aretoa, telebista-aretoa, bilera-aretoa…


Lekeitio
Lekeitio, euskal kostaldeko herririk ederrenetako bat, Bizkaia ekialdean kokatzen da, Lea-Artibai eskualdean.
Ingurune natural ezin hobearekin eta itsasoarekiko harreman estuarekin, aisialdiaz gozatzeko leku paregabea da.
Hosteleko jarduerak
Trinkete Hostelek zure jarduera-plana antolatzen laguntzen dizu. Aisialdi aktiboko enpresekin ditugun elkarlan-akordioen bidez.
Jarduera kulturalen, abentura-jardueren edo beste mota bateko jardueren zure egitaraua antolatzen eta bideratzen lagunduko dizugu.


Taldeentzako Hostela
Prest al zaude taldean bidaia egiteko?

Familientzako Hostela
Prest al zaude familian bidaia egiteko?