Zalantzak dituzu?
Trinkete Hosteli buruzko ohiko galderak (FAQ)
TARIFAS & RESERVAS
Hostela eta instalazioak
Zer da hostel edo aterpetxe turistiko bat?
Aterpetxe turistikoa edo Hostela kalitate oneko ostatu ekonomikoa da. Bertan gau ona igaroko duzu giro beroan eta prezio onetan.
Hostelak aukera ezin hobeak dira hiria edo helmuga turistikoa diru gutxirekin arakatzeko eta kultura desberdinetako pertsonak ezagutzeko.
Oheko arropa eta toallak eraman behar dira?
Oheko arropa prezioan sartuta dago. Toallak aloka daitezke edo zureak ekar ditzakezu.
Zer zerbitzu eskaintzen ditu Hostel Trinketek?
Hostelak zerbitzu asko eskaintze ditu; doako wifia instalazio osoan, garbitegia, pentsio mota desberdinak ditugu, eta edonork erabiltzeko hozkailua eta mikrouhin labea jangelan, jatetxea, kontsigna, toallen alokairua, informazio turistikoa bezeroei, telebista-pantaila eremu komunetan, jardueretarako aretoak…
Ba al dago logela egokiturik?
Bai. Hostelak hainbat logela eta bainugela egokitu ditu.
Ba al dago harrera-zerbitzurik egun osoan?
Hau da harrerako eta telefono bidezko arreta-ordutegia
- Astelehenetik ostegunera: 9:30etik 14:00etara.
- Ostiraletan 09:30etik 14:00etara, eta 17:00etatik 21:00etara.
- Larunbatetan 10:00etik 13:30era, eta 17:30etik 20:30era.
- Igandeetan 10:00etatik 13:30era. (uztaileko eta abuztuko arratsaldetan 17:30etik 20:30era.)
Hostela egun osoan zabalik al dago?
Check-in egin ostean, giltzarekin nahi duzunean sartu eta atera zintezke.
Ba al dago kontsignarik edo ekipajerako gelarik?
Bai. Doako zerbitzua da.
Erreserbak
Hostelean aurrez erreserba al dezaket?
Bai, erreserbak aurretik egitea gomendatzen dugu; izan ere, osterantzean, tokirik ez egoteko arriskua dago.
Nola egiten da erreserba?
Oso erreza da. Webgune honetan, bete online bidezko erreserben formularioa eta bete egiaztatzeko botoia, erreserben orrialdera eramango zaituena. Bertan, jakinarazpenei jarraitu besterik ez duzu egin beharko. Garrantzitsua da zuk jakitea online bidezko erreserbak oheko direla, EZ logelako.
Edo nahiago baldin baduzu, 946 84 41 75 telefonora dei diezagukezu
Familiak
Hostelak leku egokiak al dira oporrak familian igarotzeko?
Bai, noski. Giro atsegineko logela familiarrak ditugu eta haurrek harrera ona izan ohi dute gurean. Oporraldia hostelean igarotzea probatzen baldin baduzu, errepikatu egingo duzu, seguru.
Taldeak
Trinkete hostel leku egokia al da oporraldia taldean igarotzeko?
Noski. Esperientzia dugu talde mota desberdinei ostatua ematen: ikastetxeak, elkarteak, kirol-taldeak…
Jarduerak
Hostelak ba al du jardueren programarik?
Ikastetxeetara, taldeetara… zuzendutako jarduera-programak ditugu.
Lekeitio inguruan egin beharreko jarduerei buruzko informazioa eskaintzen dugu: Urdaibai, Bilbo, Gaztelugatxeko Doniene…
Abenturako jardueren enpresarekin, Ur-Lekeitiorekin, elkarlan-hitzarmena dugu. Horren bidez, taldeentzako, familientzako erreserba eskaintzen dugu: kayak, big sup, coastering, Mendexako multiabentura-parkea…
Hostela hondartzatik gertu al dago?
Gertuen dagoen hondartza 10 minutura dago oinez.