Zer egin
Trinkete Hosteleko jarduerak
TARIFAS & RESERVAS
Trinkete Hostelek zure jarduera-plana antolatzen laguntzen dizu. Ur-Lekeitio, Mendexa Aventura Park, Isuntza, Lekeitioko Itsasargiarekin… ditugun elkarlan-akordioen bidez.
Jarduera kulturalen, abenturaren edo beste mota bateko zure programa bideratzen eta antolatzen lagunduko dizugu.

Bisitaldi gidatuak Santa Katalinako Itsasargira
Ezagut ezazu itsasargien mundu interesgarria eta nabigazio-tekniken garrantzia gure itsasargian kokatutako Nabigazioko Teknologiaren Interpretazio Zentro bakarrean. Kokagune natural pribilegiatuan, Euskadin bisita daitekeen lehen itsasargia da.
Ezagut itzazu nabigazioko oinarrizko teknikak, praktika itzazu Lekeitiotik Elantxoberako itsasontzian egindako bidaia birtualean, eta esperimentatu itsasoan galduta dauden eta itsasargiak etxera itzultzen laguntzen dien marinelen sentsazioa.
Hosteletik Itsasargira oso ibilbide polita dago eta hori egitea merezi du.

Ibilbideak oinez edo bizikletaz
Trinkete Hosteletik oso gertu hainbat ibilbide proposatzen dizkizugu: porturaino eta kairaino joan marinel giroaz ongi jabetzeko, Lumentza mendira arte igo eta Lekeitioko ikuspegi ikaragarriak izango dituzue bertatik, ibilbide bat egin Leako bidexkatik, marea behean dagoenean Garraitzeko uhartera joan edo ibilbidetxo bat egin Santa Katalinako Itsasargira arte, herriko eta gure kostako paisaia ederraz gozatuz.
Gainera, bizikleta ekartzen baldin baduzu, Hosteleko kontsignan gorde ahal izango duzu.

Jarduerak Ur Lekeition
Turismo aktiboko enpresa honekin elkarlanean dihardugu. Jarduera hauek egin ditzakezu:
- Zure taldearekin traineruan arraunean egin
- Kayakean ibilalditxoa egin Lekeitioko badian zehar
- SUP stand up paddel
- Big SUP
- Coasteering
- Multiabentura zirkuituak

Jarduerak Mendexa Abentura Parkean
Zuhaitzetan tirolinak dituen abentura-parkea, Natura bete-betean, 70 erronka eta 17 tirolina baino gehiago dituen 4 zirkuiturekin. Ibilbidea berri horien bidez, zuhaitzez zuhaitz joan ahal izango zara tirolinetan, zubi tibetarretan, eskaletan eta abarretan zehar.
Ezin hobea da guztientzat; izan ere, haurrek eta helduek gozatzeko dago diseinatuta. Adin eta baldintza bakoitzera egokitutako maila desberdinetako ibilbideak eskaintzen ditu. Ezin hobea da banaka, bikotean, familian edo lagun taldearekin gozatzeko.

Jarduerak Isuntza arraun-klubean
Isuntza klubarekin elkarlanean, jardueren programa bat antolatu dugu. Hauek biltzen ditu: arraunaren historiari buruzko azalpen laburra, arraunaren eragina eta garrantzia Lekeition, eta gaiarekin zerikusia duten beste informazio interesgarri batzuk.
Ondoren, taldea uretara ateratzen da eta traineru batean egotearen eta arraun egitearen errealitatea esperimentatzen dute.
Esperientzia polita Lekeitioko portuan!
Ikastetxeentzako programa bereziak

Marinela naiz
Itsas-eskola batean parte hartu nahi al duzu? Arrantza-mundua eta horren historia ezagutu, bertako kultura eta ohiturak…
Informazio gehiago:
Abentura Lekeition
Lekeition abentura bat bizitu nahi al duzue? Kanoa, arrauna, tirolinak,Bigsup, itsasargira bisita…
Informazio gehiago nahi izanez gero:
Zer ikusi Lekeition eta inguruetan
Lasaiagoa den zerbait nahiago baldin baduzu, esate baterako, paseatu edo leku interesgarriak ezagutu, Trinkete Hosteletik gertu ikusteko lekuen gure sekzioa kontsulta dezakezu.