Gozatu zureekin
Trinkete Hostel familientzako
TARIFS & RÉSERVATIONS
Trinkete Hostel ezin hobea da familian gozatzeko.
Zergatik esan dezakegu hori?
- Haurrek harrera ona izan ohi dutelako.
- Bereziki familientzako pentsatutako gela bat dugulako oso prezio berezian, eta logela hori ez baldin bada zuretzat nahikoa, edukiera handiagoko beste gela bat ere badago (kontsultatu prezioa). Inorekin partekatu beharrik izan gabe goza dezakezu (hosteleko logelak).
- Telebista eta jolasen gela bat dugulako, baita itxita dagoen kanpo-eremu bat ere jolastu ahal izateko (hosteleko instalazioak).
- Zure janaria eraman dezakezulako jangelara. Bertan, hozkailua eta mikrouhin-labea dituzu, edo nahiago baduzu, taberna-jatetxea ere badugu zuen bazkari eta afarietarako (hosteleko zerbitzuak).
- Bereziki txikienentzako pentsatutako jarduerak ditugulako (hosteleko jarduerak).
- Lekeitiok eta inguruak plan ugari dituztelako zuretzat eta zure familiarentzat (zer ikusi Lekeition).








Zure familiarekin bidaia egiteko prest al zaude? Ezagutu nahi al duzu zer eskaintza eskain diezazukegun? Jakin nahi al duzu data jakin batzuetan dugun disponibilitatea? Behar duzun guztia kontsulta iezaguzu.
Nahi izango bazenu, formulario erraz hau bete dezakezu eta berehala jarriko gara zurekin harremanetan. Milesker.