Trinkete Hostel-arentzat, gure bezeroen eta lantaldearen ongizatea lehentasunezkoa da, eta, ongizate hori bermatzeko, une oro betetzen ditugu osasun agintaritza eskudunek koronabirusaren (COVID-19) bilakaerarekin lotuta ematen dituzten gomendioak.
Alde horretatik, barkamena eskatu nahi dizugu egoera honek eragin diezazkizukeen eragozpenengatik, eta jakinarazi nahi dizugu zer nolako neurriak hartu ditugun erreserbak aldatzeko eta bertan behera uzteko dugun politikan. Gure helburua bezeroei ahalik eta malgutasunik handiena eskaintzea da, egoeraren zailtasuna kontuan hartuta. Ziur gaude: elkarrekin, konponduko dugu.
A. Zer gertatzen da Trinkete Hostel-en, erreserba bat egin badut eta COVID-19aren ondorioz bidaiatzerik ez badut?
- Trinkete Hostel-ek guztiz malgutu ditu aldaketak,sarrera 2020ko maiatzaren 1a baino lehen aurreikusita zuten erreserbentzat: hortaz, erreserbaren data aldatu ahal izango duzu, sarrera dataren hurrengo 12 hilabeteetan zure egonaldiaz gozatu ahal izan dezazun.
- Hala eta guztiz ere, aipatu eperako erreserbak bertan behera utzi nahi badituzu, ez dugu inolako zordunketarik aplikatuko izapide horrengatik.
B. Sarrera apirilaren 30aren ostean aurreikusita duten erreserben kasuan, zain gaude, egoeraren bilakaera ikusi arte eta osasun agintaritza eskudunen jarraibideak jaso arte. Hala eta guztiz ere, egonaldia atzeratu nahi baduzu, esaguzu lasaitasun osoz. Atsegin handiz saiatuko gara zure beharretara egokitzen.
C. Zure erreserban edozein aldaketa, kudeaketa edo kontsulta pertsonalizatu behar izanez gero, mesedez, jo ezazu gugana, honako aukera hauetakoren baten bidez:
- 946-84 41 75 telefono zenbakira deituz
- trinkete@ateri.net posta elektroniko helbidera idatziz
Baliteke normalean baino denbora gehiago behar izatea erantzuteko; hori dela eta, barkamena eskatu nahi dizugu aldez aurretik. Lehenbailehen jarriko gara zurekin harremanetan.
D. Erreserba Internet bidezko bidaia agentzia batean edo beste bidaia agente baten bidez egin baduzu, erreserbaren hornitzailearekin harremanetan jartzea gomendatzen dizugu, haren aldaketen politikari buruzko informazioa eskuratzeko.
Trinkete Hostel-en jarritako konfiantzagatik. Ziur gaude elkarrekin, elkarri lagunduz, aurrera aterako garela eta egoera hau konponduko dugula.