“Euskal Kostaldeko Museoen Hilabetea” Lekeition.

Martxoan gozatu dezakegu “Euskal Kostaldeko Museoen Hilabetea”z, aurten VIII. Edizioa ospatzen duen jardueraz jositako ekimen interesgarria. Aurten 27 ekipamenduk hartuko dute parte “Hilabetean” eta 50dik gora izango dira antolatutako jarduerak, eta horien artean Lekeitioko Santa Katalina Itsasargiak parte hartzen duela aipatzekoa da.

Martxoan zehar garatzen da eta aurreko urteetan bezala, Eusko Jaurlaritzaren Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailaren babesa eta Bizkaia eta Gipuzkoako Foru Aldundietako Kultura sailen laguntzarekin egiten da.

Ekimen horien artean, Lekeitioko Santa Katalina Itsasargiak parte hartzen du, Bisita gidatua + Itsas hegaztien behaketa ekimenarekin, Martxoaren 14 eta 15ean egin daitekena. Trinkete Hostel-etik gonbidatzen zaitugu Lekeitio bisitatzeko.

Euskal Kostaldeko Museoen Sareak argazki lehiaketa antolatu du Instagram bidez. Saria: bi lagunentzako asteburua Nekatur – Euskadiko Nekazalturimo eta Landa-etxeen elkarteko ostatu baten.

Nola parte hartu:
– Jarraitu @nekatur_euskadi
– Igo Sareko museoen eta bere jardueren argazkiak martxoan zehar #euskalkostamuseoaklehiaketa hashtag-ekin. Erabiltzaileko 5 argazki gehienez.
– Instagram kontua modu publikoan ezarri.

Animatu eta parte hartu!