Lo egin Lekeition
Trinkete Hosteleko logelak
TARIFAS & RESERVAS
Trinkete Hostelen 54 pertsonari ostatua emateko gaitasuna dugu, banaka edo taldean, 2, 4, 5, 6 eta 7 plazatako 12 logelatan, bainugela partekatuekin eta ohe osagarrien aukerarekin (eskaerapean).
Gure logela guztietako leihoek kanpoaldera ematen dute. Berogailua, armairua eta oheko arropa dute. Wifia doan eta baita gure instalazio eta zerbitzu guztietarako sarbidea ere.
Erreserbak: oro har, hosteletako erreserbak pertsonako izan ohi dira. Guk logela osatuak erreserbatzeko aukera eskaintzen dizugu, partekatu gabeak, kontsulta ezazu gure disponibilitatea eta tarifak hemen: 946 84 41 75.
Sarrerako ordutegia: 12:30h.
Irteerako ordutegia: 12:00h.

Doako wifia

Familia-logela
Deskribapena:
Inorekin partekatu nahi ez duten familientzako eta talde txikientzako zehazki pentsatutako logela da eta prezio berezia duen bakarra da.
Kanpoalderako ikuspegia duen leihoa du, armairuak, idazmahaia, esekitokia, marmolezko zorua eta berogailua. Bainugela partekatua du eta oheko arropa, toallak eta gosaria ditu barnean.
Zure maskota alboan izan dezakezu logela honetan
Edukiera:
- 4 pertsonentzako 1 (1 ohatze+ 2 ohe + sehaska edo ohe osagarri aukera)
Armairua
Esekitokia
Ohe gehigarria
Berogailua
Sehaska
Maskotak
Idazmahaia
Kanpoaldeko leihoa
Oheko arropa
Partekatutako bainugela

Logela bikoitza
Deskribapena:
Ezin hobea lasaitasun-eremua bilatu nahi duten bikoteentzat.
Hauek ditu: kanpoalderako ikuspegiak dituen leihoa, armairu indibiduala, idazmahaia, baldosa/marmolezko zorua, berogailua. Bainugela partekatua du eta oheko arropa eta gosaria sartuta dago.
Edukiera:
- 2 pertsonentzako 1 (1 ohe+ ohe osagarrirako aukera) Era berean, banaka erabiltzeko aukera ere eskaintzen dizugu, kontsulta iezaguzu.
Armairua
Berogailua
Kanpoaldeko leihoa
Partekatutako bainugela
Idazmahaia
Ohe gehigarria
Oheko arropa

Logela Laukoitzak
Deskribapena:
Ezin hobeak lagun talde txikientzako.
Hauek ditu: kanpoalderako ikuspegiak dituen leihoa, armairu indibiduala, baldosa/marmolezko zorua, berogailua. Bainugela partekatua du eta oheko arropa eta gosaria sartuta dago.
Edukiera:
- 4 pertsonentzako 1 (2 ohatze)
- 4 pertsonentzako 1 (1 ohatze+ ohe osagarrirako aukera)
- 4 pertsonentzako 2 (1 ohatze+ 2 ohe + ohe osagarrirako aukera)
- 4 pertsonentzako 2 (2 ohatze+ ohe osagarrirako aukera)
Kanpoaldeko leihoa
Armairua
Partekatutako bainugela
Ohe gehigarria
Oheko arropa
Berogailua
Logela Anitzak
Deskribapena:
Lagun-taldeentzako logelarik merkeenak eta egokienak dira.
Hauek ditu: kanpoalderako ikuspegiak dituzten leihoak, armairu indibiduala, baldosa/marmolezko zorua, berogailua. Bainugela partekatua du eta oheko arropa eta gosaria sartuta dago.
Edukiera:
- 5 pertsonentzako 1 (2 ohatze + 1 ohe)
- 6 pertsonentzako 2 (3 ohatze+ ohe osagarrirako aukera)
- 7 pertsonentzako 1 (3 ohatze+ 1 ohe + ohe osagarrirako aukera)
Armairua
Kanpoaldeko leihoa
Partekatutako bainugela
Ohe gehigarria
Oheko arropa
Berogailua
Partekatutako bainugelak
6 bainugela partekatu ditugu, Hosteleko 2 solairuetako bakoitzean 3.
- 1. solairua:
1 emakume, 1 gizonezko eta 1 mugikortasun murriztuko pertsonak. - 2. solairua:
1 emakume, 1 gizonezko eta 1 mugikortasun murriztuko pertsonak.
Zure toalla ekar dezakezu, edo nahiago baduzu, aloka dezakezu.
Toalla-alokairua: 3€
Mugikortasun murriztua duten pertsonentzako egokituta gaude.
Trinkete 2 solairutan banatutako eta mugikortasun murriztua duten pertsonei egokitutako Hostela da; izan ere, egokitutako logelak, bainugelak eta igogailua ditugu; gainera, oztopo arkitektoniko guztiak ezabatu ditugu.
Trinkete Hostel
Hostelari buruzko informazioa nahi baldin baduzu.
Instalazioak eta Zerbitzuak
Ezagutu gure instalazioak eta zerbitzuak.